Gainditzeke duen ikasgaia

Profesionaletan hasi zenetik, Iker Irribarriak buruz buru edo binaka baino bide askoz xumeagoa egin du lau eta erdikoan. Gaur berriz ere ekingo dio, Zallan

Berria. Hitz bat darabil ezpainetan Iker Irribarriak (Arama, Gipuzkoa, 1996) azken egunetan: «Erronka». Egutegian iraileko orrialdea kentzean, hark badaki lau eta erdian sartzeko garaia iritsi zaiola. Jakina da ez dela bere neurri kutuna, baina puntako pilotari izateko bertan jokatzen ikasi behar du. Nola deskribatu maitasun-gorroto harreman hori? Obligazio, arazo, amets… «Erronka». Erronka, aramarra baikorra delako. «Nik badakit orain arte jokatu dudan baino gehiago jokatu dezakedala lau eta erdian. Debuteko urtean lortu nuen, afizionatuetan, entrenamenduetan… Ikusi dut. Baina urtero izaten dira gorabeherak; prestatzeko denbora gutxi dugu. Baina ziur nago lan hobea egin dezakedala».
Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Entrada anterior
Urrutikoetxea renuncia
Entrada siguiente
Tranquilidad en las elecciones de Tolosa y queja de Jaka en Etxarri