Garaipen ez biribila eta esperantzarako porrota

21-16 aurreratu baziren ere, azkeneraino sufritu behar izan zuten Jaka-Martijak lehen puntua eskuratzeko

Gara. Nahi baino gehiago sufrituta lortu zuten Jaka eta Martijak Binakako txapelketa honetako euren lehen puntua, partida oso gorabeheratsu batean Ezkurdia-Ladis Galarzari tanto bakarreko aldearekin gailenduta. Garaipenak ziurra zirudien 17-10 eta 21-16 aurreratu zirenean, baina bikote nafarrak ez zuen amore eman eta gauzak ikaragarri zaildu zizkieten partida 21-21 berdinduta. Erik Jaka, ordea, ez zen kikildu azken tanto horretan, gantxo bikain batez Ezkurdia zabalean behartu eta txokoan lortu zuen garaipenaren tanto erabakigarria.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka, ladis galarza, Martija
Entrada anterior
Bikote osoa direla berretsi dute
Entrada siguiente
La valentía de Jaka acaba en premio