Berria. Olaizola II.a-Untoriak eta Elezkano II.a-Zabaletak partida erabakigarria jokatuko dute gaur Iruñean, Labrit pilotalekuan (17:45, ETB1). Bi bikoteek galdu egin zuten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian, eta beraz, gaur berriro galtzen duenak ia ez du aukerarik izango finalerako sailkatzeko.