Gazteenek eman dute ezustea

Elordi eta Peña sailkatu dira lau eta erdiko final-zortzirenetarako. Jaka eta Urrutikoetxea utzi dituzte kanpoan, hurrenez hurren. Bizi jokatuz, bikain aritu dira biak ala biak

Ez ziren faborito. Baina lau eta erdiko final-laurdenetako ligaxkan dira Aitor Elordi eta Jon Ander Peña. Lehenbizikoak 22-16 irabazi zion Erik Jakari, eta bigarrenak, 22-18 Mikel Urrutikoetxeari. Elordik oso partida ona jokatu zuen, sakea helduleku hartuta. Ezinean aritu zen Jaka. Estiloen arteko buruz burukoa izan zen Peñaren eta Urrutikoetxearen artekoa. Parekatua joan zen neurketaren lehen zatia. Baina, pixkanaka, Peñaren bizitasuna nagusitu zen. Lehia bikaina jokatu zuen Tolosakoak.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/029/001/2022-10-09/gazteenek-eman-dute-ezustea.htm.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, jaka, Peña II, Urrutikoetxea
Entrada anterior
Elezkano II, Elordi y Peña II avanzan a la liguilla de cuartos del Cuatro y Medio
Entrada siguiente
Hodei Exposito sale con nota del embolado