Gehiago merezi zuen Ezkurdiak

Joseba Ezkurdia pilota jotzen artxiboko irudi batean

Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak 21-22 hartu dituzte mendean Ezkurdia-Galarza Adarragan. Tentsio handiko partida izan da, parekatua. Galtzaileek agur esan diote Binakako Txapelketari

Berria. Buruz buruzko Txapelketako partida bat izan balitz, ziurrenik Joseba Ezkurdiak irabazi egingo zuen atzo Adarragan jokatutakoa. Bera izan zen lehiako pilotaririk onena. Tanto ikusgarriak egin zituen, eta ikaragarrizko abiadura eman zion pilotari. Baina Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako neurketa zen, eta bikotekideak, Ladis Galarzak, batez ere azken txanpan, ez zion lagundu. Pilota asko galdu zituen, eta, azkenean, 21-22 irabazi zuten Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak, Alegiako aurrelariak gantxoz egindako tanto ikusgarri bati esker. Irabazleek bizirik segitzen dute txapelketan, eta hurrengo asteburuan izango dute jokoan finalerako sailkapena. Ezkurdia-Galarzak, berriz, agur esan diote txapelketari.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Altuna-Mariezkurrena salvan la vida al límite
Entrada siguiente
A veces, la pelota no es muy justa