Gogoa adina errespetu

Lehian ariko diren lau txapeldunetatik bi, Jaka eta Irribarria, elkarren aurka ariko dira lehen kanporaketan.

Lehian ariko diren lau txapeldunetatik bi, Jaka eta Irribarria, elkarren aurka ariko dira lehen kanporaketan

Nahikoa bideratuta zegoen zozketa batek hala erabakita, lehiaketan dauden lau buruz buruko txapeldunetatik bik –Iker Irribarria eta Erik Jakak– elkarren aurka jokatu beharko dute astelehenean Eibarren. Eta sarerik gabe, bietako batek txapelketa utzi beharko baitu partida bakarra jokatuta. Sekula ez dute elkarren aurka jokatu ez kantxa osoan ez kaiolan, eta bientzat ere txapelketa berezia da aurtengoa, iaz ezin izan baitzuten parte hartu arrazoi fisikoak medio –bihotzeko gaitza izan zuen lizartzarrak eta belauneko ebakuntza goierritarrak–. 2020an, aldiz, antipodetan izan zen erakutsi zuten maila, Tolosaldekoak txapela jantzi zuen bitartean, Aramakoa lehen partidan joan baitzen etxera, Darioren aurka Irunen 22-13 galduta.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2022-04-14/hemeroteca_articles/gogoa-adina-errespetu

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, jaka
Entrada anterior
Pozari lan ona gehitu nahi diote
Entrada siguiente
Ezkurdia, a un paso de los cuartos de final