Goi mailan esango du agur

Irribarriak eta Rezustak Peñari eta Mariezkurrenari irabazi diete, eta Aspekoak hirugarren izango dira; Laso eta Imazen aurka ariko dira

Oraindik ere Iker Irribarriak pilota utzi behar duela sinetsi ezinda ziren pilotazale ugari atzo Labriten. Are gehiago kostako zitzaien sinesten partida ikusita. Eta ez da harritzekoa. Txapelketa bateko azken neurketan erakustaldia emanda irabazi baitzuen, Rezusta atzelari zuela, Peña II.a eta Mariezkurrena II.aren aurka: 22-10. Ordezko lanetan arituagatik ere, goi mailako partida jokatu zuen Irribarriak, eta erasoan nabarmendu zen gehien: hamar tanto egin zituen. Gainera, mesede galanta egin zion enpresari, hirugarren sailkarazi baitzuen Peio Etxeberriak eta Rezustak osatzen duten bikotea. Horiek horrela, erabakita daude kanporaketak.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1958/026/001/2023-02-26/goi-mailan-esango-du-agur.htm.

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, mariezkurrena ii, Peña II, Rezusta
Entrada anterior
Etxeberria-Rezusta y Laso-Imaz acaban terceros y cuartos
Entrada siguiente
El relevo de Irribarria, en las tertulias