Haizea alde eta gupidarik gabe

Normalean baino tako gehiagorekin eta freskoago aritu zen Rezusta baten aurka, Martijak aukerako pilota asko utzi zizkion Aimarri

Gara. Txapelketa batean oso gutxitan ematen den jipoi horietako bat jaso zuten Erik Jakak eta Julen Martijak, Buruz Buruko eta Binakako egungo txapeldunek, aurreko asteko arantza kendu zuten Aimar Olaizola eta Beñat Rezustaren eskutik. 2003. urteko Binakakoan Asier Olaizolak eta Patxi Ruizek Iruñeko Labriten Mikel Goñi eta Elkorori 22-2 irabazi zietenetik ez zen Bilboko Bizkaia pilotalekuan izan zen bezalako emaitzarik. Sarri esan ohi da zenbakiek ez dutela beti dena adierazten, baina atzoko markagailuak ez du eztabaida askorako betarik uzten.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka, Martija
Entrada anterior
Olaizola II y Rezusta huelen sangre
Entrada siguiente
Altuna III y Mariezkurrena II siguen a la estela