Hasi da lehia dagoeneko

Oso pilota desberdinak aukeratu dituzte bi bikoteek igande honetan jokatu beharreko binakako finalerako

Berria. Bi egun falta dira oraindik Binakako Txapelketako finalerako, baina giroa oso bero dago jada. Atzo aukeratu zuten materiala Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta lau pilotarietatik bakar bat ere ez zen gustura gelditu aurkariak aukeratutako pilotekin. Oinatz Bengoetxeak «atsekabe handia» hartu zuen, ez baitzuen espero aurkariek aukeratu dituzten pilotak hautatzeko moduan izango zirenik. Leitzarraren iritziz, «biziegiak» dira Aspeko bikoteek aukeratutako pilotak; aldiz, Iker Irribarriaren arabera, Asegarcekoenak pilota «baxuegiak» dira.

Gehiago irakurri

 

Etiquetas / Etiketak: Bengoetxea vi, Irribarria, Larunbe, Rezusta
Entrada anterior
Pelotas que no dejan contento a nadie
Entrada siguiente
«El domingo se verá si he acertado»