Hasi dira finala jokatzen

Altuna III.ak eta Lasok igandean buruz buruko finalean erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte. Baikokoaren ustez, «antzekoak» dira denak; Aspekoaren iritziz, ordea, «ezberdinak», eta hiru bakarrik gustatu zaizkio

Igande honetan, Bilboko Bizkaia frontoian, buruz buruko txapelketako finala jokatuko dute Jokin Altunak eta Unai Lasok. Gaur, pilotak aukeratu dituzte, lehenengo Amezketakoak eta gero Bizkarreta-Gerendiaingoak. Ondorengo prentsaurrekoan, iritzi ezberdinak plazaratu dituzte pilotariek. «Berdintsuak dira», ziurtatu du Lasok, baina Altunak kontrakoa esan du: «Ezberdinak dira nik aukeratutakoak eta hark aukeratutakoak».

+ info: https://www.berria.eus/kirola/hasi-dira-finala-jokatzen_2125887_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Altuna y Laso velan armas para la final
Entrada siguiente
A Altuna no le gusta el material elegido por Laso para la final del Manomanista