Hasi dira finala jokatzen

Jokin Altuna eta Erik Jaka gustura azaldu dira igandeko finalerako pilotekin. Biek funtsezkotzat jo dute lehian agintzea

Berria. Elkar zorionduz, goratuz, eta elkarrekin bizi izandako makina bat une eta anekdota gogoratuz. Halaxe pasatu dituzte azken egunak Jokin Altunak eta Erik Jakak. Lagun minak izanik, espero zitekeen halakorik. Elkarrekin ere entrenatu ziren herenegun. Baina kito. Altunak berak BERRIAri iragarri zion bezala, mugarri izan da igandeko buruz buruko finalaren pilota aukeraketaren bezpera. Atzo azaldu zuenez, ez zuten hitz egin finalaz. Entrenatu besterik ez ziren egin. Finala jokatzen hasiak ziren.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, jaka
Entrada anterior
Bi lagun eta biek agindu nahi
Entrada siguiente
Altuna III y Jaka aparcan su amistad frente a una insólita final manomanista