Heldu da uda Axier Arteagarentzat

Lasartearrak bere ibilbideko lehen udako torneoa jokatuko du, Iruñekoa, Albisu lagun. Bengoetxearen eta Lasoren aurretik aukeratu du Asegarcek

Gara. Iaz gozatzerik izan ez zuen uda heldu zaio Axier Arteagari eta azkenaldian emandako maila ona sarituko du Asegarcek, udako torneorik garrantzitsuenean jokatzeko aukera emanda. 2017an Promozio Mailako Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi ostean, duela urtebete estelarretan burua sartzeko borrokan behar zuen lasartearrak, baina lesioek ez zioten utzi eta aurtengoan iritsi zaio onenen parean lehiatzeko aukera.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Asegarce apuesta por Ander Imaz y Axier Arteaga
Entrada siguiente
Un San Fermín de estreno