Hezlea eta zartailua

Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, elkarri eskua ematen, iragan ostegunean, Nafarroa Arena pilotalekuan eginiko finalerako pilota aukeraketan

Altuna III.ak eta Ezkurdiak lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur, eta ez dago faborito argirik. Finalen dantza Iruñera itzuliko da, hemezortzi urte geroago

Berria. Zirkuan hezleak eramaten du zartailua. Hark laguntzen dio piztiak kontrolatzen. Bestela, nola sartu kaiolan? Gaur, beste behin, biek topo egingo dute kaiolan, baina elkarren aurka ariko dira. Zartailua Joseba Ezkurdiak eramango du, bere eskuin besoan, koadroko sakatzailerik onena bihurtu duen eta erritmo ezin biziagoa ezartzeko erabiltzen duen erremintan. Hura hezten saiatuko dena, berriz, Jokin Altuna izango da, bere artista sen eta aireko jokoarekin. Kaiola Nafarroa Arena Iruñea pilotaleku berriko lehen lau koadro eta erdiak izango dira, eta duelua irabazten duenak txapela besapean hartuta egingo du etxerako bidea.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Entrada anterior
La infalibilidad de Ezkurdia
Entrada siguiente
Una txapela supersónica