Hirugarren finalaren «konfirmazioa» nahi dute

Jakak eta Etxeberriak arazorik gabe aukeratu zituzten larunbaterako pilotak. Baikokoak Aspeko nafarra jo zuen faboritotzat, baina honek ez zuen zama hori bere bizkarrean hartu nahi izan

Kirol ibilbidearen etapa desberdinetan dauden arren, Erik Jakak eta Peio Etxeberriak haien palmareseko hirugarren finala jomugan dute larunbat honetan Iruñeko Labriten. Biek jarraian jokatu zituzten jokatutako biak, pandemiaren garaiko buruz buruko biak Jakak 2020an, biak Jokin Altunaren aurka, eta kantxa osoko txapela jantzi zuen pronostikoen aurka. Ultzamarrak gertuago ditu jokatutako biak, iazko kaiolakoa eta Binakakoa bere kasuan. Zenotzekoak Lau eta Erdikoa galdu zuen amezketarraren aurka eta Binakakoa irabazi, ordea, Zabaleta lagun, Altuna eta Martijari.

Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-11-06/hemeroteca_articles/hirugarren-finalaren-konfirmazioa-nahi-dute.

Etiquetas / Etiketak: p etxeberria
Entrada anterior
La cátedra enfoca a Etxeberria
Entrada siguiente
Altuna III y el patio de su «casa»