Hirugarren partida ere irabazi egin dute Elordik eta Zabaletak

Peio Etxeberria eta Rezusta 22-10 hartu dituzte mendean Larraintzarren, eta sailkapenaren buru dira.

Hirutik hiru. Elordik eta Zabaletak 22-10 irabazi zieten atzo Peio Etxeberriari eta Rezustari, eta garaipen horrekin Binakako Txapelketako sailkapenaren buru dira bakar-bakarrik. 456 pilotaka jo zituzten pilotariek, eta Elordi nabarmendu zen lauen artetik. Binakako Txapelketa jokatuko zuela jakin zuzenetik, albiste onak besterik ez da ematen Elordi. Atzo hamahiru tanto egin zituen: sakez bat, jokoan besteak. Gehiago ziren Etxeberriaren jarraitzaileak frontoian, eta ondo jokatu zuen partidaren lehen zatian, baina lehen atsedenaldiaren ondoren, partida erabat aldatu zen.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/221819/hirugarren-partida-ere-irabazi-egin-dute-elordik-eta-zabaletak.htm.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, p etxeberria, Rezusta, Zabaleta
Entrada anterior
Zabaleta maravilla y Elordi conserva la sonrisa
Entrada siguiente
Altuna comienza su novena participación en el Parejas en el Labrit