Hirugarrena, balekoa?

Hirugarrenez ari da binakakoan Julen Martija, eta hirugarrenez iritsi da finalerdietako ligaxkara. Aurreko bietan, Jokin Altunarekin, finalaren atarian geratu zen. Barruraino sartu nahi du aurten, Joseba Ezkurdiarekin. Baikor da

Berria. Inoiz ezin da asmatu etenaldi batek mesede edo kalte egingo duen: batetik, aproposa izan daiteke indarberritzeko, baina, bestetik, erritmoa eten dezake. Julen Martijak (Etxeberri, Nafarroa, 1997), behintzat, «eskertu» egin du astebeteko atsedenaldia. «Hamalau aste egin ditugu jarraian jokatzen, eta, egia esan, eskertzen da atseden pixka bat hartzea. Mesede egingo dio gorputzari, eta eskuei. Halere, ez gara geldirik egon. Gogor entrenatzen segitu dugu».
Etiquetas / Etiketak: Martija
Entrada anterior
El Manomanista adelanta la pasa y lastra al sacador
Entrada siguiente
Los reyes del alambre buscan continuar su racha en semifinales