Hortzak estututa

Irribarria eta Rezustak azken garaipenerari jarraipena eman nahi diote eta Altuna III.ak eta Ladis Galarzak Eibarren jasotako porrota zuzendu nahi dute 

ASPEpelota.eus.

Igandean, Beotibarren, balio askoko garaipena dago jokoan. Salkapenari erreparatuz, bigarren eta bostagarrenaren arteko bikoteak berdinduta daude 5 garaipenekin. Horietako bat Altuna III.a eta Ladis dira eta seigarren postuan Irribarria-Rezusta dira puntu bat gutxiagorekin. Zer da nahi du esan horrek?. Ikerrek eta Beñat irabazi ezkero igandean Tolosan ‘Play-off’-an sartzeko aurrerapauso nabarmena egiten dute eta Jokinek eta Ladis atzerapausoa. Gaur metarial aukeraketan guzti honen berri eman dute.

Rezusta:

  • ‘Aurreko asteko garaipena os baliotsua izan zen guretzako, aurretik 3 partida galtzetik gentozelako. Porrotak pilatzen zaizkizunean sentsazioak ez dira onak eta garaipenak horiek bideratzeko ematen du aukera.Buñuelen norgehiagoka ona jokatu genuen, baina oinak lurrean izan behar ditugu aurretik 3 partida jarraian galtzetik gentozelako’.
  • ‘Gairaipenak edozein bikoteri aurre egiteko gai garela balio digu. Guk gure jokoa ondo egin ezkero aurkariak estutzeko gai garela balio du’.
  • ‘Buñuelen aurreko partidetan sartu ez ziren jokaldiak gure alde jauzi ziren. Ikerrek aurrean tantuak amaitzeaz gain, elkarri lagundu genion…..’
  • Igandean partida zaila dugu. Ladisek abiadura asko ematen dio pilotari eta Altunak dena ondo egiten du. Guk serio jokatu eta atzean kargatu behar dugu jokoa. Garrantzi handiko partida da aurrekoen borroka horretan sartzeko’.

Ladis Galarza:

  • ‘Aurreko partidan ez genuen egun ona izan. Nik ez nuen nere maial eman’.
  • ‘Porrotak ahazteko modurik egokiena hurrengo neurketa lehenbailehen heltzea da. Egindako akatsak zuzendu eta aurrera. Normalean jokatuko partidak berriro ikusten ditut akatsak zuzentzeko eta gero Jokin Etxanizekin entrenatzen dut gauzak bideratu asmoz’.
  • ‘Igandean Tolosan partida gogora dugu. Bikote indartsua eta jotzailea da. Lan asko izango dut nik’

 

Irribarria-Rezusta: 106.3 105.8 105.6 gr.

Altuna III-Ladis Galarza:  105.9 106.5 105.8 gr.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Irribarria, ladis galarza, Rezusta
Entrada anterior
Amorruz eta kezkaz hartu dute erabakia Hendaian
Entrada siguiente
«Sólo si me veo muy bien jugaré el Manomanista»