Zenotzeko aurrelaria lezioa ikasita helduko omen da aurtengo Lau eta Erdiko Finalera, bere ibilbidean jokatuko duen hirugarrenera, kaiolako bigarrenera. Jokin Altunaren baimenarekin, distantziako egungo espezialistarik handienetako bat da ultzamarra, eta uste hori txapelarekin berretsi nahi luke, umetatik lagun duen Unai Laso gaindituta.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-11-20/hemeroteca_articles/iaz-dena-kontrolpean-nuela-uste-nuen-eta-gainera-etorri-zitzaidan.