Berria. Binakako txapelketako finalerako sarrerek iazko prezio bera dute. Irribarria-Rezustak eta Bengoetxea VI.a-Larunbek apirilaren 9an jokatuko dute finala, Bilbon, eta haiek ikusteko kantxako sarrerek 140 euro balioko dute. Merkeenek, aldiz, erreboteko hirugarren pisukoek 45. Iazkoekin alderatuta, aldaketa txiki bakarra dago, kantxako azken hamabi ilaretako sarrerek —60. ilaratik 72.enera— 100 euro balioko dute, eta ez 140. Bihar goizean jarriko dituzte salgai, Aspe eta Asegarceren webguneen bitartez.