Inauteriak taldean

Astelehen eta asteartean antolatuko diren pilota jaialdien material aukeraketak gaur goizean batera egin dira

 

Altunak eta Barriolak ia aukerarik gabe dira finalerdietan sartzeko. Bi jardunaldiren faltan partida biak irabazteko asmoa eta bikote moduan irudia ona ematea da. Txanponaren beste aurpegian Elezkano II.a eta Zabaleta aurkitzen dira. Hil edo biziko bi partida eta emaitzen arabera garaipen batekin nahiko izango lukete.

 

Altuna III.a:

 

  • ‘Guk bagenekien oso zaila izango zela txapelketan finalerdietako helburua lortzea. Nahiz eta bost partida jarraian galdu, ni ilusio handiarekin nago Barriolarekin jokatzeagatik. Itxura ona emanez bukatu nahi dugu txapelketa, eta, ahal bada, irabaziz. Bederatzi partida jokatu ditugu elkarrekin, eta lau irabazi; hori ez da hain balantze txarra.’

Zabaleta:

 

  • ‘Gure materialarekin oso gustora gelditu gara. Beraiena baxuagoa da. Guk gure pilotekin min egin dezakegu eta haienarekin lan egitea tokatuko zaigu’.

 

  • ‘Azken partida oso ondo jokatu genuen eta gelditzen diren bi partidak jokatzeko irrikaz gaude. Aste honetako entrenamenduak beste motibazio batekin burutu ditugu. Astelehenean irabazten badugu eta gainontzeko emaitzak aproposak badira finalerdietako sailkapena lortu dezakegu’.

 

  • ‘Gure materialarekin eta nik dominatzen badut tartea ireki dezakegu Danelek aprobetxatzeko. Aldiz, beraien pilotekin lan ugari egitea egokituko zaigu’.

 

Urrutikoetxea-Imaz: 105,1 106,8 y 106,9 gr.

Elezkano II-Zabaleta: 106,1 106,7 y 106,5 gr.
Bengoetxea VI-Larunbe: 104,6 104,4 y 104,9 gr.

Altuna III-Barriola: 105,1 106,9 y 106,8 gr.

Entrada anterior
“Cuando me propusieron ir a entrenar de zaguero dije que no, me dio vergüenza ”
Entrada siguiente
Iñaki Artola ez ezik, Abel Barriola ere itzuliko da lehiara asteburu honetan