Inoizko finalik nafarrena

2014an jokatu zuten Martinez de Irujok eta Julen Retegik nafarren arteko azken Buruz Buruko finala; hau, gainera, Iruñean izango da

Pilotaren historiari erreparatuta, Buruz Buruko final batean bi nafar aurkitzeak, berez, ez luke zertan esanguratsua izan, nahiz eta azkena topatzeko 2014ra arte egin beharko genukeen atzera, Atano III.ean Martinez de Irujok eta Julen Retegik jokatutakora. Txapel kontuei erreparatuta ere, Ezkurdiak edo Lasok jantziko dutena nafar baten burura joan den 46.ena izango da eta urrun geratzen dira Gipuzkoara joandako 17ak edo bizkaitarrek jantzitako 10ak. Hori bai, horietako denak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araban banatutakoak izan dira, eta hau izango da Iruñean banatuko den lehena, eta hortik, inoizko finalik nafarrarena: bi finalistak nafarrak izateaz gain, partida ere hiri buruzagian jokatuko delako.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Entrada anterior
Joseba Ezkurdia – Unai Laso, 29ª final navarra
Entrada siguiente
El Arena, operativo el lunes