Irabazteko, gutxi galdu

Sendotasun erakustaldia emanda lortu dute binakako finalerdietako lehen puntua Elordik eta Zabaletak. Ale onak eskaini arren, opari gehiegi egin dituzte Peñak eta Mariezkurrenak

Kasik hamabi urte joan dira Jose Javier Zabaletak pilota profesionalerako jauzia egin zuenetik. Orduan inor gutxik jartzen zuen ezbaian eskuin besoan zeukan ahala, besteak beste, inork ez bezalako joa baitzuen nafarrak. Ordea, hasierako urte haietan karroka bat pilota galdu ohi zuen. Hots, urteak ez dira alferrik pasatzen, eta azken urteetan sendotasunez jokatuz aritu da Aspeko atzelaria. Besoan distira berezia izanagatik, gutxi galtzea izan da haren ikasgai nagusia. Bada, gaur-gaurkoz, Zabaleta inoiz baino hobea dela esatea zilegi litzateke. Urrutira joan gabe, atzo eman zuen sendotasun erakustaldia apartekoa izan zen, Iruñeko Labriten. Pilota ongi astintzeaz gain, pilotakada bat bera ere galdu gabe amaitu zuen lehia, eta merezita gailendu zen Elordirekin batera, Peña II.a eta Mariezkurrenaren aurka. Hala, binakako finalerdietako lehen puntua poltsikoratu zuen Aspeko bikoteak.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/026/001/2023-03-12/irabazteko-gutxi-galdu.htm.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, mariezkurrena ii, Peña II, Zabaleta
Entrada anterior
Elordi y Zabaleta siguen a lo suyo
Entrada siguiente
Zabaleta pega, templa y resiste