Irribarria: «Aspek esan digu irabaztera irteteko»

logo BERRIA grande

Berria. Irribarria-Zabaletak eta Victor Albisuk bihar irabaztera irtengo direla adierazi zuten atzo, Ataunen eginiko pilota aukeraketan. Etxekalteen partida da, bikote bakoitzaren garaipenak ligaxkako laugarren postuan bukatzeko lehian dagoen bere enpresako bikoteari kalte handia egingo liekeelako —Altuna-Martija Aspen,eta Artola-Mariezkurrena Asegarcen—. Irribarriak zehaztu zuenez, Aspen garbi utzi diote irabaztera irten behar duela. «Enpresatik esan digute ahal den ondoen jokatzeko eta irabaztera irteteko. Edozer gertatzen dela, zurrumurruak egongo dira». Albisuk ere bere onena emango du: «Gure partida egingo dugu, eta irabaztera irtengo gara. Irabaztea komeni zaigu, finalerdietara konfiantzaz iristeko». Ligaxkako azken jardunaldia gaur hasiko da, Oñatin.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
La incertidumbre de Altuna III y Martija
Entrada siguiente
El ‘centenario’ de Zabaleta