Berria. Irribarria-Rezusta garaipenaren bidera itzuli dira Binakako Txapelketan. 22-19 irabazi zieten atzo Iruñean Olaizola II.a-Untoriari, eta, horri esker, zazpigarren garaipena lortu dute zortzi jardunalditan. Asegarcekoak aurretik izan ziren hasieran Olaizola II.ari esker, (10-14), baina Aspekoak Untoria estu hartzen hasi ziren, eta horrek eman zien garaipena. Gaur amaituko da jardunaldia. Urrutikoetxea-Imaz eta Ezkurdia-Merino II.a ariko dira Oiartzunen.