Irribarria-Rezustak erraz irabazi diete Ezkurdia-Martijari

logo BERRIA grande

Berria. Binakako Txapelketaren bederatzigarren jardunaldia inoiz jokatu gabeko pilotaleku batean hasi zen atzo, Buñuelen (Nafarroa). Ikusmin handia sortu zuen Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Martijaren arteko partidak, sarrera guztiak saldu baitzituzten. Ikusleek Iker Irribarria aurrelariaren erakustaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten. Gorriek alde handiarekin irabazi zieten urdinei, 22-9, eta Aramako pilotariak hamazazpi tanto egin zituen. Irabazten hasi ziren urdinak, 2-4ko eta 3-5eko aldearekin, baina 6-6ko berdinketaren ondoren, gorriek 14-6raino egin zuten ihesi, eta norgehiagokak kolore bakarra izan zuen.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Irribarria, Martija, Rezusta
Entrada anterior
Irribarría-Rezusta suman su cuarto punto tras dejar en nueve a Ezkurdia-Martija en Buñuel
Entrada siguiente
Tres en raya en el Astelena