«Itxaropena dut kolpe gogor honek indartu egingo nauela»

Azken ekitaldian txapeldun izan arren, Aspek binakakotik kanpo utzi du Danel Elezkano. Aitortu du «kolpe latza» jaso duela, eta «kostata» bada ere «aurrera» egiten ari dela. Jendearen babesa eskertu du

Berria. «Aspaldiko bi asterik gogorrenak» izan dira azken bi hauek Danel Elezkanorentzat (Zaratamo, Bizkaia, 1994). Duela bi aste jakinarazi zion Aspek ez zuela jokatuko Binakako Txapelketa. Hiru urte zeramatzan jarraian binakakoa hasieratik jokatzen, eta urtetik urtera koska bat igotzen, goia jo arte: 2017an, Jose Javier Zabaletarekin, finalerdietako ligaxkan aritu zen; iaz, Beñat Rezustarekin, txapeldunorde izan zen; eta aurten, berriz ere Rezustarekin, txapela jantzi zuen. Horregatik, ez dago ados enpresak hartutako erabakiarekin. «Kostata» ari da kolpeari aurre egiten, baina argi du «aurrera egin» beharra daukala.
Etiquetas / Etiketak: Elezkano II
Entrada anterior
Ezkurdia y Martija se conjuran frente a los líderes del Parejas
Entrada siguiente
Altuna III: «En absoluto estoy preocupado»