Gasteizko torneoa irabazi zuen herenegun gauean, eta Donostiako feriako protagonista handietakoa izango da. Irribarriaren alboan jokatuko du desafio berezia. Pozik dago udan emandako mailarekin
Berria. Udan ondo aritzen den pilotari horietakoa da Jokin Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1996). Uda hasieran pisu asko galdu zuen urdaileko arazo baten ondorioz, baina guztiz osatu da. Horren adibide Gasteizko torneoa bigarren aldiz irabazi izana. Herenegun jokatu zuen finala, Merino II.arekin, Urrutikoetxea eta Albisuren aurka (22-21).Donostiako torneoaren aurkezpenean egin dio kasu BERRIAri.