Jada ez da kasualitatea

Bigarren urtez jarraian, lau eta erdiko txapela jantzi du nafarrak. Oso pozik dago, harro, baina lanean jarraitu beharra daukala aitortu du

Berria. Munduan ez dira asko izango biharamuneko buruko minak jota pozez gainezka igarotzen dutenak astelehena, baina Joseba Ezkurdiak halaxe igaro zuen atzoko eguna, eta ez zen gutxiagorako. Besteak beste, lau eta erdiko bigarren txapela jantzi baitzuen bezperan, Iruñean, Nafarroa Arena pilotalekuan, Jokin Altunari 22-16 irabazita. Apustuak nabarmen kontra izan arren, pronostikoak hautsi eta garaipen handia eskuratu zuen Arbizukoak.
Entrada anterior
Joseba Ezkurdia: “Soñaba con ganar alguna vez una txapela y ahora tengo tres”
Entrada siguiente
Jokin Altuna: «El recibimiento me emocionó, lloré y solté el nudo que llevaba dentro»