Larunbat honetan jokatuko dute elkarren aurka final-laurdenetako kanporaketa. Jon Ander Peñak Albisurekin batera zuzenean finalerdietara sailkatzea lortu du
Tolosaldeko ataria. Behin ligaxka bukatuta, Binakako Pilota Txapelketa beste fase batean sartu da. Asteburu honetan jokatuko dira final-laurdenetako kanporaketak, eta partidetako batean izango dira eskualdeko bi pilotari: Jokin Altunak eta Mariezkurrena II.ak aurkari izango dituzte Erik Jaka eta Martija. Aurreko asteburuan jokatu da ligaxkako azken jardunaldia eta hor geratu dira erabakita azken kontuak: Jon Ander Peña eta Albisu zuzenean finalerdietara pasa dira, eta azkenean Jakak eta Martijak seigarren postua lortu dute, beraien partida galdu arren, gero Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak eurena ere galdu zutelako.