Urrutikoetxea-Rezusta eta Altuna-Imazen arteko lehia, aldiz, Hondarribian jokatuko da igandean eta oraindik ikusteke dago amezketarra bertan jokatzeko moduan izango den, nahiz eta sentsazioak oso onak diren
Eskuzko pilota enpresa profesionalek jakitera eman dituzte asteburu honetan Masterseko play offak jokatuko diren data eta pilotalekuak eta Jokin Altunari osatzeko denbora gehiago eman nahian, Jaka-Zabaleta eta Irribarria-Albisu partidak emango die hasiera kanporaketei ostiral gauez Zestoako pilotalekuan jokatuko den partidarekin. Bi bikoteek ere itxura eskasa eman zuten ligaxkako azken jardunaldian eta euren jokorik onena berreskuratzen saiatuko beharko dute udako lehiaketarik garrantzitsueneko finalerdietan egon nahi badute.