Apirilaren 23tik txapelketako partidarik jokatu gabe egoteak kanporaketa hau prestatzeko astia eman badio ere, igandean nola erantzungo ote duen kezka ezin du ezkutatu arbizuarrak
Sarri esaten da euria ere ez duela denon gustura egiten egiten eta ligaxka eran jokatu den final laurdenetako kanporaketak ere era guztietako iritzi eta ondorioak utzi ditu pilotarien artean. Aurrera egitea lortu duten heinean, pozik eta gustura egoteko moduan dira Erik Jaka eta Joseba Ezkurdia, baina ligaxkak oso bestelako ondorioak utzi ditu batean eta bestean.