«Jendea zuregatik pozik ikustea zoragarria da»

Buruz buruko txapela jantzi zuen igandean, eta, lau eta erdikoaren ondoren, urte bikaina biribildu du. Etxekoei eta herriari asko eskertu dizkie animo eta ospakizunak

Berria. Amezketa pankartaz josita esnatu da. Bezperan herritarrek Jokin Altunari animoak emateko eskegitako oihalek garaipen estandarteak dirudite astelehenean. Pilotalekuaren kanpoaldean, Pilotaren magoa deitzen dion bat dago eskegita; kantxan, halere, ez dago bezperan han egondako jaiaren arrastorik. Bazkalostean, eta lo askorik ez egin arren, buruz buruko txapeldun berriak aurpegi ona du, eta irribarrea iltzatua. «Pankartena harrigarria izan zen; bospasei daude herri osoan. Jende guztiari oso eskertua natzaio, harrigarria da».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Los héroes del Bizkaia, de vacaciones a Ibiza
Entrada siguiente
Jokin Altuna: “Esta txapela es el objetivo de todo pelotari”