Amezketarrak jokatutako azken 14 txapelketa handietako finalerdietarako sailkatzea lortu du. Kaiolako bederatzigarrena du erreskadan
Eskuz burututako zenbaki osoz osatutako batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketak ongi eginak edo zuzenak diren frogatzeko metodo bat bada matematiketan, bederatziaren froga bezala ezagutua. Pilotaren erregulartasunari dagokionez, Jokin Altunak froga hori ere pasatu duela esan genezake, eta ez bakarrik igandean Lasoren aurka kaiolako bere bederatzigarren finalerdia jokatuko duelako bakarrik.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-11-05/hemeroteca_articles/jokin-altuna-ezohikoa-arrunt-egitearen-artea.