Amezketarrak gidatutako Oiz taldeak jokatuko du Bizkaia Torneoko finala abuztuaren 20an, Ezkurdiak ere lau eta erdiko dema eskuratu zuen eta
Jokoetara jokatze hau ez du batere gustuko, ostiral gauean jokatuta lepoko minez joan omen zen atzo Mallabira, parean iazko Binakako txapelketako txapeldunak zituen, baina Jokin Altunak berera jarraitzen du; garaipenak eta txaloak pilatzen joaten den frontoi bakoitzean. Garaipena erabakigarria izan zen gidatzen duen Oiz taldeak abuztuaren 20an Bizkaia torneoko finala joka dezan -aurretik Joseba Ezkurdiak kaiolakoa irabazia zuen-, eta ondo baino hobeto merezitakoak izan ziren hirugarren jokoko 3-4koan jasotako txaloak, uda guztian izango dugun partida uholdean nekez ikusiko dugulako bi paretako hoberik.