Amezketakoak eta Martijak 22-13 irabazi diete Eibarren Elezkano II.ari eta Rezustari; bigarren garaipena dute
Berria. Gozo-gozo jarraitzen du Jokin Altunak. Amezketako aurrelariak azkenaldiko hamaikagarren erakustaldia eman zuen atzo, Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan. Julen Martija lagun, 22-13 irabazi zieten Elezkano II.a-Rezustari, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko lehen partidan.