Jokin Altunak lau eta erdiko txapelketako hirugarren finala jokatuko du, jarraian

Jokin Altunak lau eta erdiko txapelketako hirugarren finala jokatuko du, jarraian

Altunak 22-16 irabazio dio Bengoetxeari eta azken bi urteotako laugarren finala jokatuko du azaroaren 18an, Iruñean. Bihar erabakiko da Ezkurdia edo Urrutikoetxea izango duen aurkari.

Tolosaldeko Ataria. Bi txapeldun aritu dira, gaur, nor baino nor gehiago, Labriteko kantxan. Partida ona jokatu dute biek ala biek, baina amezketarraren magia Bengoetxearen abilezia eta esperientziari gailendu zaio. Partidako lehen tantoetan leitzarra gehiago izan da. Sakez min asko egin du eta abiadura asko eman dio jokoari. 0-4 aurreratu da Asegarceko pilotaria, gero 1-6 eta 2-9 izatera iritsi da. Hortik aurrera Altunak ongi mugiarazi du Bengoetxea, kantxa osotik, eta aurretik jartzea lortu du, zortzi tanto jarraian egin eta gero: 10-9. Tanto gogorrak ikusi dira.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
El pasado no cuenta en el Bizkaia
Entrada siguiente
Altuna: “Estoy emocionado, es un campeonato muy difícil”