Ander Imaz oso on batek lagunduta, airean eraman zituzten amezketarrak eta oiartzuarrak ezer egiterik izan ez zuten Urrutikoetxea eta Rezusta. Emaitza honekin, ostiralean Zestoan 17 tanto egin zituzten Jaka-Zabaleta ere Masterseko finalerdietarako sailkatu dira
Berez aurkari makurra ez eta, pilota gosez dagoenean Jokin Altunaren aurka jokatu beharra zigor moduko bat bilakatu da gainerako pilotazaleentzat. Ez omen da gozagarririk ez dakarren berri txarrik eta amezketarra uda honetan izaten ari den lesio txikiek ere ekarri dituzte euren ordainsariak. Alde batetik, amezketarra astero, udan ia egunero, ikusten ohituta, irrika bereziz hartu ditugu bere aurtengo berragerpenak eta, batez ere, Amezketako aurrelariak horren gutxi behar duenez bere mailarik onena berreskuratzeko, partida bakoitza gozagarri izaten ari da.