Jon Ander Peñak izango du «bixamonik» gozoena

Lau pilotariek jokatu dute partida ona Oñatin, baina tolosarraren eraso erakustaldiak erabaki du puntua

Gara. Zaila da partida batean, are gutxiago txapelketakoa bada, lau pilotariek gustura amaitzea norgehiagoka, ezinezkoa, nekez joaten baita bat gustura ohera 22ra heldu ez bada. Erik Jaka eta Xabi Tolosak, ordea, badute Oñatiko partidatik irakurketa positiborik egiterik. Lizartzarrak partidak behar ditu bere maila onena berreskuratzeko, baina senak hor jarraitzen duela ikusi zuen atzo Zubikoa eraberrituan. Xabi Tolosak, berriz, onenen artean lekua baduela berretsi zuen partida handia jokatuta, noren eta Beñat Rezustaren aurka. Hala ere, “bixamonik” onena –Oñatiko festa ugarietan handienetako bat– Tolosaldeko hirugarren batek izango zuen, Jon Ander Peñak.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ,
Entrada anterior
Peña II se reengancha a la causa
Entrada siguiente
Uruñuela trabaja con los pequeños
Menú