Jon Mariezkurrena, Lantzeluzetik urrun

Txapelketako izarretako bat izaten ari den atzelariak ez du Nafarroan jokatuko, lehen itzulian behintzat

Gara. «Lantzeluzetik binakako finalera, aupa Jon» zioen igandean Astelenako erreboteko harmailetan zintzilikatutako pankarta batek. Berriozarreko pilotalekuaren izena da Lantzeluze eta bertan ordu asko eman dituzte mariezkurrenatarrek, aitak pilota eskolako monitore moduan eta Iker eta Jon anaiek entrenatzen. Katedraleko besaulkietan pankarta jarri zutenek, ordea –bi autobus antolatu zituen Zulo Alai elkarteak igandean Eibarrerako–, kilometro dezente egiten jarraitu beharko dute pilotariaren partidak bertatik bertara ikusten jarraitu nahi badute; izan ere, lehen itzuli osoan, behinik behin, ez baitu Asegarceko pilotariak partidarik jokatuko Nafarroan. Bigarren itzuliko zirriborroan ere, printzipioz, Artola-Mariezkurrena II.ak ez du Bilboko enpresaren frontoirik erabiliena den Labriten, Berriozarretik bertan, jokatuko.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Olaizola II salva los muebles en el Astelena
Entrada siguiente
Cambio de rumbo