Joseba Ezkurdia, kaiolan askoz libreago sentitzen den txoria

Pilotari abiadura eman, saketik asmatu eta bi paretakoekin asko asmatuta, arbizuarrak merezita irabazi zion, hamabina berdinduta zirela, ezker izterrean ziztada bat sentitu zuen Unai Lasori, bide batez barruan zituen zenbait arantza ateraz

Kontraesana dirudi, baina bere 1,90 luze eta gorpuzkera sendo eta zabal horrekin, eremu murritzenean, kaiolan hain zuzen ere, sentitzen da libreen Joseba Ezkurdia. Bertan ditu lortuak bere bakarkako bi txapelak eta atzo bere palmaresari beste bat gehitu zion, ofiziala ez baina bereziki nafarrentzat horren estimatua den sanferminetako lau eta erdikoa, Unai Lasori 22-15 gailenduta. Duela hilabete jokatutako finalaren eta uztailaren 7an bertan galdutako beste bien arantza kentzeko asmoz irten zen arbizuarra kantxara, baita lortu ere, eta txapeldunak lehen pilotakadatik ikusi zuen partidak ez zuela Nafarroa Arenan berriki jokatutakoaren inolako antzik.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Entrada anterior
¡Ezkurdia se alza con la txapela del 4 y 1/2 de San Fermín!
Entrada siguiente
San Fermín arranca con el triunfo y el título de Ezkurdia ante Unai Laso