Julen Martija, Ene Kantak-en abeslari

Etxeberriko pilotariak bat egin du kultura eta kirol arloko pertsonai famatuak haurrentzako abestiak kantatzen jartzen duen ekimenarekin

Jada ia 10 urte pasa dira Ene Kantak ekimena sortu zenetik. Hamarkada honetan sei disko argitaratu ditu taldeak eta baita hiru ikuskizun plazaratu ere. Sortu dituzten hamaika abesti eta dantzekin gure etxeetan eta eskoletan sartu dira: ‘Astonauta’, ‘Erraldoienak’, ‘Perez sagutxoa’, ‘Birziklatzearena’,‘Glu eta Glu’… Nork ez ditu abesti hauek inoiz kantatu?

Haurren gozamenerako abesti berriak argitaratzen jarraitzen dute. Azkenak gure frontoietako izar ezagunenetako bat du protagonista: Julen Martijak bat egin du ekimen honekin, neska-mutilen artean euskarazko musika sustatzeko.

Etxeberriko atzelaria ‘Txaluparen gainean’ kanta berrian abeslari eta dantzari trebea dugu. «Txaluparen gainean panda katutxoa, emaiozu arrauna bagoaz aurrera…», horrela hasten da Julen Martija pilotariak «3 Ene Kantak» saioko lagunekin eta Erreniega eskolako haurrekin batera abestutako kanta.

Bideoa ikusgai dago EITBko webgunean.

Entrada anterior
Que la segunda vuelta sea mejor que la primera
Entrada siguiente
Segunda ronda