Atzelari gaztea izango da sanferminetako berritasun nagusia, eta Irribarriarekin jokatuko du torneoan. Olaizola II.a-Albisu iazko txapeldunak elkarrekin ariko dira. Sarrera salmenta erritmo onean hasi da
Berria. Pilota enpresen koadroak gaztetzen ari dira, bizkor-bizkor. Aspen, esaterako, bi hilabeteko epean hiru beteranok hartu dute erretiroa: Abel Barriolak, Juan Martinez de Irujok eta Aitor Zubietak. Hirurak pilotari handiak, eta sasoiko baleude aurtengo San Fermin ferian egongo ziren. Hipotesiak, baina, ez du balio, ez baitira egongo, eta Eibarko enpresak gazte bati aukera ematea erabaki du. Julen Martija Etxebarriko (Nafarroa) 20 urteko gazteak binakako torneoa jokatuko du Iker Irribarriarekin.