Kaiolan kabitu ezinda

Lehen partidan esan dio agur lau eta erdikoari. Laugarren txapelketa du jarraian bere jokorik egin gabe. Ardura logikoa du, baina ikasi du neurria hartzen: «Txapeldun izan nintzenean baino pilotari hobea naiz orain»

Berria. Iker Irribarriari (Arama, Gipuzkoa, 1996) ezin zaio ukatu zintzotasunez hitz egiten ez duenik. «Argi dago zerbaitek kale egiten duela, baina ez dakit zer. Jakingo banu, honezkero aldatua izango nuen. Enpresako teknikariekin eta prestatzaileekin aztertu izan dut. Ni, behintzat, ez nago geldirik, mundu guztiak daki lanean ari naizela txapelketetan maila hobea emateko, eta espero dut lan horrek laster fruitua ematea». Irribarriak lau eta erdikoari agur esan zion herenegun, eta atzo gimnasioko bizikletaren gainean egin zuen bere egoeraren diagnosia. «Gaur, Agurainen jokatuko dut, eta, hiru egunetan bi partida jokatzen badituzu, ez da komeni gelditzea».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Entrada anterior
Joseba Ezkurdia bere «uda» partikularrean sartuta dabil
Entrada siguiente
Danel Elezkano: «No he jugado nunca en Arnedo»