Karrankarik gabeko konexioa

Azken urteotan Binakako Txapelketako pilotaririk erregularrenetako bi dira Danel Elezkano (Zaratamo, 1994) eta Jose Javier Zabaleta (Etxarren, 1991). Hirugarren finala izango du igandekoa aurrelariak eta txapel bat du lortua –2019an Rezustarekin–. Atzelariak, berriz, laugarren finala du eta bi txapel jantzi ditu jada –2013an Martinez de Irujorekin eta 2018an Ezkurdiarekin–

Gara. Pilotak frontisaren aurka jota eta tantoren bat galdutakoan pilotariren batek madarikazioren bat botata baino urratu ez den isiltasunaren Binakako Txapelketa honetan, Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta bezalako bi pilotari apal eta karrankarik gabeek euren jokorik onena ateratzeko ekosistemarik onena topatu dute, nahiz eta igandean asko botako dituzten faltan txapelketa gozo honetan, baina batez ere unerik txarrenetan, ondoan izan dituzten gertuko horiek.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Zabaleta
Entrada anterior
«Finala ez da izango gure arteko azken partida bezalakoa»
Entrada siguiente
José Javier Zabaleta: «Utilizaré en la final los mismos tacos con los que les ganamos en la liguilla»