Berria. Txapelketa aurkeztu zenean pentsatu ere ez zuten egiten hain urrun iristerik, baina lan onak eta elkarren arteko babesak binakako finalean jarri ditu Bengoetxea VI.a eta Larunbe. Esan dute zeruak eta lurrak bat egin beharko dutela txapela jantzi ahal izateko, baina aukera ikusten dute.