Kastaz eta distiraz

Julen Martija pilota jotzen, atzean Jose Javier Zabaleta duela

Ezkurdiak eta Martijak erakustaldia eman dute finalerdietako ligaxkako lehen partidan, eta 22-16 garaitu dituzte Jaka eta Zabaleta. Azken txanpan tentsioa hobeto kudeatu dute garaileek

Berria. Sumatzen zuten Iruñeko Labritera atzo gerturatu ziren pilotazaleek egun egokia zela txapelketako partida bat ikusteko, eta ez ziren erratu. Ez horixe. Besteak beste, jarraitzaile dezente geratu ziren pilotalekura sartu ezinik, sarrera guztiak salduta zeudelako, baina sartu zirenek zorte ederra izan zuten. Izan ere, neurketa ikusgarria izan zen finalerdietako ligaxkako lehenengoa. Denetarik izan zuen: gogortasuna, kalitatea, distira, tenplea… Eta, pronostikoak hautsiz, Ezkurdiak eta Martijak irabazi egin zieten Jakari eta Zabaletari: 22-16. Azken horiei txapelketa guztian ez bezalakoak bizitzea tokatu zitzaien; izan ere, ligaxkan hamalau partidetatik hamabi irabazi ondoren, atzo ibili ziren aurrenekoz estu eta larri. Partida ona jokatu zuten, baina bi aurkari bikainekin egin zuten topo. Ezkurdiak erakustaldia eman zuen lehen zatian, eta Martijak atzelari batek egin dezakeen lanik onena egin zuen bigarrenean. Hala, ligaxka sasoi onarekin hasi zuten nafarrek.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka, Martija, Zabaleta
Entrada anterior
Aranguren sustituye a Urrutikoetxea en Bilbao
Entrada siguiente
Partidazo en el Labrit: los navarros Ezkurdia y Martija superan a los intratables Erik Jaka y Zabaleta