Katedral «berri» bat

Leundu berri duten Astelenako lurzorua igandean estreinatuko dute. «Pilota azkarrago irtengo da, erasokojokoa hobetsiko da eta materiala zaharrean baino askoz gutxiago gastatuko da», Martin Alustizaren iritziz.

Gara. Eibarko Astelenak aspalditxo bete zituen 100 urteak, 1904ko San Joan egunez inauguratu zuten eta ordutik hamaika aldaketa izan ditu, frontiseko losetatik hasi eta pareten kolorean amaitu. Lehen begiratu batera, igande honetan Isasi kalera gerturatzen den pilotazaleak ez du berrikuntza nabarmenik nabarituko, baina soa lurrean pausatuz gero, konturatuko da Katedral berri baten aurrean gaudela, euskal pilotaren tenpluetako baten izaera erabat aldatu dela, bere kantxako lurra bost bat milimetro leundu ostean. Lehen matea zen kantxak, distira hartu du eta bertan jokatzea ere ez da gauza bera izango.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Entrada anterior
Víctor e Irribarria discrepan por el nuevo suelo del frontón Astelena
Entrada siguiente
Katedralaren distira berria