Joseba Ezkurdia, tanto bat ospatzen, eta haren atzean Aimar Olaizola, amorratuta, atzo, Labriten

Korapiloa estututa, dena dago argitzeko

Zazpigarren puntua batuta, Altuna III.a-Martija finalerdiei begira jarri dira. Ezkurdia-Zabaletak pauso garrantzitsua eman dute 22-21 irabazita

Berria. Ez dago gehiago eskatzerik. Gaurko partidaren faltan, hiru jardunaldi baino ez ditu faltako Binakako Txapelketak lehen ligaxka amaitzeko, eta argitzeko dago dena. Herenegun, Irribarria-Jaunarenari irabazita, finalerdietan dira matematikoki Elezkano II.a- Rezusta. Oso litekeena da Aspeko beste bikote bat ere lau onenetan izatea, horretarako aurrerapauso nabarmena eman baitzuten atzo Altuna III.ak-Martijak, Urrutikoetxea-Untoria 22-11 mendean hartuta. Hortik aurrera, saltsa da nagusi. Olaizola II.a-Imazi tanto bakar batez irabazita, Ezkurdia-Zabaleta lehia betean sartu dira, eta dagoeneko berdindu dituzte sailkapenean Olaizola II.a eta Imaz. Hots, atzetik dituzten bikote gehienak ere bizirik daude.

Gehiago irakurri

, , , , , , , , ,
Entrada anterior
Altuna III patenta otra dejada
Entrada siguiente
Épico triunfo de Ezkurdia-Zabaleta contra Olaizola II-Imaz en el Labrit (21-22)

Entradas relacionadas

Urrutikoetxea, Olaizola II.a, Irribarria eta Rezusta, atzo, aukeraketan

Finala bai, finala ez

En portada, Noticias
Irribarria-Rezustak eta Olaizola II.a-Urrutikoetxeak atarikorako azken tokia izango dute jokoan igandean. Aranguren ariko da Imazen ordez Berria. Olaizola II.a-Urrutikoetxea batetik, eta Irribarria-Rezusta bestetik. Horra binakakoa aurkeztu zutenean denen ahotan ibili ziren…
Leer Más
Presentación Parejas 2022

Campeonato Parejas 2022

Destacados, Noticias
Elezkano II-Zabaleta defienden la txapela en un certamen que cuenta con la novedad de Tolosa como zaguero de ASPE ASPEpelota.eus. Barcelona será la sede el próximo viernes, que servirá de…
Leer Más
Menú