«Kosta egin zait onartzea amets handi bat utzi dudala bete gabe»

Buruz buruko finala jokatu edo ez ibili zen Iñaki Artola, eta, azkenean, hiru hilabete eta erdi pasatxo behar izan ditu berriz jokatzeko. «Oraingo ikuspegiarekin, garbi dugu ez genuela ikusi nahi izan zer-nolako lesioa zen», dio. «Gutxienez %90ean» ekin nahi dio lau eta erdikoari

Berria. Pilota hotsa dago Beasaingo (Gipuzkoa) Antzizar pilotalekuan. Baikoko hamar bat pilotari dabiltza kantxaren bueltan: batzuk, entrenatzen; beste batzuk, atseden hartzen, eta beste batzuk, takoak jartzen. Unai Apeztegia teknikariaren esanetara ari dira, baina hortxe dago Aimar Olaizola ere, adi, gomendioak eta argibideak ematen. Lasai iritsi da Iñaki Artola (Alegia, Gipuzkoa, 1994), entrenatzeko gogoz. «Pozik» dago, denbora askoan egon baita hori egin ezinik. Aldagelan takoak jartzen zituen bitartean izan da solasaldia.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
El Torneo de San Mateo cierra el verano
Entrada siguiente
Altuna III se asegura la victoria en el ranking de la LEP.M