Jokin Altunaren lagunak ilusioz gainezka daude igandeko buruz buruko finalari begira. Ohi bezala, Bilbon izango dira, eta uste dute txapelarekin itzuliko direla Amezketara
Pilotak urte osoan duen egunik handiena ate joka da, datorren igandean jokatuko baitute buruz buruko finala Jokin Altunak eta Unai Lasok, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Giro berezia suma daiteke dagoeneko Amezketan (Gipuzkoa), Altuna III.aren herrian, ia beste konturik ez baita herritarren ahotan. Haur askok daramate haren kamiseta soinean, eta egun handirako prest daude guztiak. Finaletan ohiko bilakatu zaie jada herriko semearen presentzia, igandekoa izango baitu hamabosgarren finala bere profesional ibilbidean.
+ info: https://www.berria.eus/kirola/kuadrilla-ez-dauka-hila_2125734_102.html.